XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lantokia aldakorra izango den hedadura luzeko obretarako ituntzen diren kontratuetan, trenbide, autopista eta Eraikuntzaren Ordenantzaren 148-2. artikuluak aipatzen dituen beste zenbait komunikabideren eraikuntzen kasuetan esate baterako, bai kontratatua izan zenerako lanak hasten diren puntu kilometrikotik, bai bere etxetik 10 kilometro baino urrutirago desplazatzen badute, dagokion dieta edo dieta erdia jasoko du.

27. Artikulua - Lan-jardun bereziak.

Ordenantzaren 116 artikuluan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, organismo eskudunek emandako ebazpen irmo bitartez, burututako lanen aparteko izaera neketsu, toxiko edo arriskutsua deklaratzen den kasuetan, langileak oinarrizko alokairuaren gaineko % 20ko, % 25eko edo % 30eko plusen eskubidea izango du, aparteko zirkunstantzia bat, bi edo hirurak biltzen badira.

Aipatu zirkunstantzien existentzia deklaratzen duen ebazpenaren irmotasuna eskuratzen duenean, langileak dagozkion plusak jasotzeko eskubidea izango du organismo eskudunaren aurreko bere erreklamazioaren datatik honen irmotasunaren datara arte.

Momentu honetatik aurrera, eta betiere lanean aparteko zirkunstantziak gutxienez lau ordutan zehar lan-jardunaren barruan jarraitzen badu, hau % 20an, % 25ean edo % 30ean murriztuko da, bat, bi edo hiru zirkunstantziak biltzen diren arabera, hala ere lan-jardun osoari dagokiona kobratzeko eskubidearekin, baina kasu horretan lan egindako orduei dagozkien plusak kobratzeko eskubiderik gabe.

28. Artikulua - Lan-Jarduna

Lan-jarduna obran edo langilea destinatua izan den lantokian hasiko da.

Lan-jarduna urteko konputuan 1989 urterako 1.848,5 presentzia-ordutakoa eta lan eraginkorreko 1.792 ordutakoa izango da, eta 1990 urterako 1.832 presentzia-ordutakoa eta lan eraginkorreko 1.776 ordutakoa.

1990erako paktatutako lan-jardunaren murriztapena Abenduaren 24a eta 31 jaiegun ez abonagarri gisa ezarriz gauzatuko da.

Data horiek (Abenduaren 24a eta 31) larunbat edo jaiegun diren urteetan (Egutegi Ofizialean), ordezko bi egunak enpresaren egutegian adieraziko dira.

Etengabeko lan-jardunaren modalitatea erabiltzen duten enpresetan, presentzia-orduak urteko 1.848,5 eta 1.832,5 izango dira hurrenez hurren 1989 eta 1990 urteetarako, eta lehenago zeuzkaten atseden denborak errespetatuko dira.

Lan-jarduna, tailerretan edo fabriketan izan ezik, eta kontrako pakturik ez badago, ondoren adierazten den moduan banatuko da: 1) Otartekoa hartu nahi dutenentzat: - Asteko 41 ordu eta 15 minutuko presentzia, era honetan banatuta: * Astelehenetik ostiralera, biak barne: 8 ordu eta 15 minutu.